[2009.10.02]
Datorren urriaren 10ean Igor Oyarbidek bere azken kontzertua eskeiniko du Su Ta Gar taldeko baxujole bezala. Data hortatik aurrera David Zarzosak hartuko du ardura hori. Dakizuen bezela, Igor epe baterako etorri zen taldera, eta esperientzia guk espero baino askoz hobeagoa izan den arren, elkarri geroarte esateko ordua iritsi da.

Eskerrik asko Igor denbora honetan eskaini diguzun laguntza eta maitasun guztiagatik. Bide berean elkarrekin joatea benetan polita izan da. Muxu haundi bat eta zorte on etorkizunean!! Hik merezi duk eta!!

 

 

 

 

 

 

[2008.10.27]
SU TA GAR 20 URTE
1.988ko abuztuaren 14ean 1.go kontzertua eskeini genuenetik 20 urte betetzen dira aurten. Hori ospatzeko, 20. urtebetetze ospakizun bira hasiko dugu azaroan. Lauzpabost hilabetetan zehar, ikuskizuna Euskal Herriko eta Estatuko areto ezberdinetan ikusteko aukera izango da.

Emanaldi berezia prestatu dugu. Gaur arte inoiz eskeini ez duguna.

Aipagarriena, musikari bakoitzari proiektu honek dakarkion erronka; Galderrentzat (bateria), bere garaian bere anai Borxak jotzen zituen kanta asko berreskuratzea; Igorrentzat (bajua), eta taldeko partaide berria dela kontuan izanda, inoiz jo ez dituen kanta sorta mordo bat ikastea eta jotzea; Xabirentzat (gitarra), sekula atera ez duen gitarra akustikoarekin, taldearen soinu originala ezartzea; eta Aitorrentzat (gitarra eta ahotsa), gitarra akustikoaz gain, gaurdaino inoiz atera ez duen pianoa jotzea. Lauentzat apostua haundia beraz.

Guzti hau, soinu eta argi muntai berezi batek lagunduta.

Suta-zale sentitzen denarentzat aukera bakar eta ezin hobea, aspaldian jo ez ditugun kanta asko entzun eta gozatuz, eta 20 urtek ematen duten experientziarekin, denboran bidai majiko bat burutzeko.

Data guztiak irudiaren gainean klikatuz

[2008.04.10]
ASIERREK TALDEA UTZI DU.
ETORKIZUNEKO BAXUJOLEA AURKITU BITARTEAN IGOR OIARBIDEK JOKO DU GUREKIN.

AUPA ASIER, ZORTE ON!!!

Oharra: Su Ta Gar-eko baxujolea izatea nahi baduzu, bidalizkiguzu hurrengo kantak jotzen agertzen zareneko irudiak beherago agertzen den helbidera. 

Kantak:
    - Nazka
    - Itxaropen Hitza
    - Mari

Helbidea:
    Su Ta Gar
   
Bustinduitarren kalea 20, 3 ezkerra
    20600 Eibar
    Gipuzkoa

Ez ahaztu zure datuak jartzea!

Mila esker,

2007.12.06]
'
UNE IRAUNKORRAK' DVD BERRIA KALEAN
Abenduaren 5tik kalean da ‘Une Iraunkorrak’ gure DVD berria. Ohizko dendetan, gure kontzertuetan eta web orriko dendan ere aurkituko duzu. Aurkezpen ofiziala Durangoko Azokan izango da abenduak 7an eta arratsaldeko 17:30ak inguruan Elkar Banaketak standean taldekideak sinadurak eskaintzen izango gara. Ez
galdu aukera!

[2007.11.19]
'
UNE IRAUNKORRAK' DVD BERRIA
Egun hauetan ‘Une Iraunkorrak’ gure DVD berriari azken ukituak ematen gaude. Lan berri hau ‘Jainko Hilen Uhartean’ diskoaren grabaketatik gaur arte bizitako une, sentsazio eta esperientzia batzuk betikotzeko asmoarekin kaleratu nahi dugu. Bertan 2006ko Bilboko Aste Nagusian Botika Zaharrean, 2007ko urtarrilean Eibarren eta urrian Iruņan emandako kontzertuekin osatutako bideoaz gain, ‘Jainko Hilen Uhartean’ diskoaren eta ‘Itxaropen Hitza’  bideo kliparen grabaketen making of-ak, emozioz beteriko irudiak eta argazki sorta bat aurkituko dituzu, beste gehigarri batzuekin batera. Kontzertua osatzen duten kanten zerrenda:

AMETSA OTE?
ITXAROPEN HITZA
ITSASOZ BETERIKO MUGETAN
GAU ILUNA AMAITU DA
BEGIRA
DOINU TA IDEIAK SORTZEN
AGUR JAUNA
GURE IZAERAREN BILA
ROTAFLEXA GARRAXIKA
ITXAROPENA
MARI
EKAITZA ETA BAREALDIA
JAINKO HILEN UHARTEAN
JO TA KE
HAIKA MUTIL
GEROAREN HAZI HEZIAK

'Une Iraunkorrak’ abenduaren lehen astean kaleratzeko asmoa dugunez, hadi egon!

[2007.11.03]
'FOR WHOM THE BELL TOLLS
' KLIPA
Dakizun bezala, maiatzaren bukaeran 'More Volumen Tour 93' lana DVD formatuan berrargitaratu genuen.
Eibarren (1993.5.01) eman genuen kontzertuaz gain, bira hori nola bizi izan genuen ikusteko, gainera, orain arte argitaratu gabeko argazki sorta, kontzertuen tokiak eta datak, taldekideen elkarrizketen azpitituloak hizkuntza desberdinetan, eta abar aurkitu dezakezu barnean. Ez galdu aukera, dendan ere erosi dezakezu. Lan horretatik ateratako 'For Whom The Bell Tolls' Metallica-ren kantaren gure bertsioa ikusteko aukera daukazu hemendik.

 

 

 

 

[2007.04.10]
'
ITXAROPEN HITZA' BIDEO KLIPA
Apirilaren 5ean urte bat izan zen 'Jainko Hilen Uhartean' diskoa kaleratu genuela Jo Ta Ke Ekoizpenak gure zigiluarekin. Urteurren hau ospatzeko 'Itxaropen Hitza' bideoa ikusteko aukera ematen dizugu hemen, gogoratuz CDaren barnean ere aurkitzen dela.

[2007.03.07]
'
ITXAROPEN HITZA' BIDEO KLIPA
Malagako Zinema-Jaialdi garrantzitsuaren barnean finalista bezala aukeratu dute ZONACLIPS atalaren barruan. Berriro ere gure bideo klipa Amaral, Dover edo El Canto del Loco bezalako talde garrantzitsuenen lanen artean aurlitzen da.

+info [orria erderaz, klikatu ZONACLIPS - Programa 3] http://www.festivaldemalaga.com/secciones.html?marca=3

 

[2006.12.04]
'
ITXAROPEN HITZA' CINEMAD'06-EKO BIDEO KLIP SARIA
Azaroan Madrilen ospatu zen 'Cinemad'06, XIII Semana de Cine Indepemdiente y de Culto' jaialdi ospetsuaren barruan Mondosonoro bideo klip lehiaketan 'Itxaropen Hitza' finalista aukeratu zuten, Pereza, Violadores del Verso edo Sex Museum bezalako taldeen lanekin batera.

+info [orria erderaz] http://www.cinemad.org/06/

 

[2006.04.24]
JUANMA BAJO ULLOA
Gasteizko zinegile handiak idatzi eta zuzendu egin du 'Itxaropen Hitza' abestiaren bideo klipa. 'Jainko Hilen Uhartean' CDen barnean aurkituko duzue bideo klipa PC edo Mac-etan ikusteko prest, eta baita ere telebista desberdinei banatua izan da. Juanma Bajo Ulloa-rekin  bermaturik zegoen lanaren kalitateaz gain, bera, bere familia eta bideo klipan parte hartu duten lagunekin lan egitea suposatu digun plazerra azpimarratu nahi dugu . Mila esker guztiei.
 

[2006.03.24]
JAINKO HILEN UHARTEAN
disko berria, gure lanak kaleratzeko sortu dugun 'Jo Ta Ke Ekoizpenak' izenaren barruan lehena izango da. Hau ospatzeko, diskoa zabalduko duen 'Uniformeen pasarelak' [7,44 M] abesti osoa entzuteko aukera ematen dizugu, abestiaren izenburuaren gainean klikatuz.
 

[2006.02.28]
JAINKO HILEN UHARTEAN
Izango da azkenean gure lan berriaren izenburua. Dena ondo badoa apirilaren 5ean kaleratzeko asmoa dugu. Hauek dira disko berria osatuko duten abesti guztien izenburuak:
 

UNIFORMEEN PASARELAK
AMETSA OTE?
HESIAN
JAINKO HILEN UHARTEAN
NORABIDE BAKARREKO MAITASUNA
ESTRALURTARRA
ITXAROPEN HITZA
ETSAIRIK AUSARTENA
LAGUN BAT GEHIAGO
GURE IZAERAREN BILA
BERE HITZEN FALTAN
 

[2006.02.23]
DISKO BERRIA
Egun hauetan estudioan egin beharreko lanak amaitzen ari gara. 11 abestik osatuko dute gure lan berria. Aurrerapen gisa hemen dituzue abesti batzuen izenburuak;  'Itxaropen Hitza', 'Hesian', 'Estralurtarra' eta 'Uniformeen Pasarelak', azken hau single bezala aukeratu dugu eta martxoaren hasieran irratietan entzuteko aukera izango duzue.
 

[2006.02.09]
ARGAZKIAK
2005.
urteko emanaldi batzuen eta lagunen argazki sorta.[Klikatu irudiaren gainean argazki guztiak ikusteko]

[2006.01.12]
DISKO BERRIA
Aste hontan hasi gara grabaketa estudioan, eta dana ondo badoa, Aste Santurako kalean izango da gure diska berria. Estudioko zortzigarrena izango dan lan honetan, zain zauden eta gauden sentsazio berriak aurkitzeko aukera izango duzula eta dugula ziur gaude.